XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udal euskaltegian laster hasiko dira klaseak.

Denen jakinean jartzen da, Billabonako Udal Euskaltegiak arratsaldetan ere (3etatik hasita) helduentzako klaseak emateko asmoa duela.

Horretarako eta euskaraz ikasteko prest bazeunde joan zaitez udaletxera izena ematera, urriaren 20 baino lehen.

Beste aldetik, aurten Helduen Alfabetatzerako Ikastaroa Billabonan martxan jartzeko asmotan gara, eta lehenengo aldiz arratsaldez.

Klaseak azaroaren 5an hasiko dira eta astelehen, astearte, asteazken, osteguna eta ostiraletan 1.30ko klaseak emango dira.

Beraz astean 8 ordu izango direlarik.

Ikastaroak haurren ikasturtearekin batera izango du bukaera.

Izena ematerakoan 10.000 pezeta ordaindu behar dituzu; bukaeran, ordea, ikastaroa behar bezala bukatzen baduzu berriro ere diru hori itzuli egingo zaizu.

Bete ezazu ongi eta garbi matrikulatzeko fitxa-orria eraman ezazu lehen bait lehen Udaletxera.